2022-2023 ikasturteko eskolaz kanpoko ekintzen zerrendak

2022/7/1
Allende Salazarko Guraso Elkartea

Hemen daude 2022-2023 ikasturteko eskolaz kanpoko ekintzen behin-behineko zerrendak.

Guraso Elkarteak datorren ikasturterako eskolaz kanpoko eskaintza zabala prestatu du. Eta familion erantzuna sekulako izan da. Izen emateak inoizkorik handienak izan dira.

Zoritzarrez, daukagun espazio eta ordutegia mugatua izanik, ezin izan ditugu familia guztien izen emate guztiak asetu. Ekintza askotan zozketa egin behar izan dugu eta ume batzuk kanpoan gelditu dira. Kontutan hartu itxaron zerrenda dagoela eta lehenengo 3 hilabetean baja ematea posible denez oraindik aukera izango dutela parte-hartzeko.

Guraso Elkarteak printzipio argi bat izan du eskolaz kanpoko ekintzen antolaketan: Izena eman duten ume bat bera ere ez da geldituko eskolaz kanpoko ekintza bat gabe. Ume guztiek, gutxienez, ekintza batean egongo dira datorren ikasturtean.

Ekintza batzuetan ordutegi aldaketa edota egun aldaketa izan da. Talde berriak ere sortu behar izan dira. Zerrendak ondo begiratu eta aldaketak baldin badituzue onartu ahal dituzuela ziurtatu. Arazorik eduki ezkero lehenbailehen bidali e-maila mesedez: eskolazkanpokoak@allendekogurasoak.eus

Amaitzeko esan eskolaz kanpokoen hasiera data irailaren hasieran jakinaraziko ditugula.

Jarraitu gaitzazu sare sozialetan