Allende Salazarko jantokiko hornitzaileak aukeratzeko lehiketa

2016/5/9

Eskola-jantokiko egitasmo pilotuak Allende Salazar Eskola Publikoko jantokiko zerbitzua kudeatzea du helburu, eskolan bertan dauden instalazioetan, tokiko ekoizpenetik eta zuzenean ekoizleengandik eta merkataritza txikitik eskuraturako lehengaiekin, nekazaritza-ekoizpen ekologiko bidez ekoiztutakoak lehenetsiz.

Egitasmo horren bidez instalazio publikoei balioa eman nahi zaie eta ekoizleentzako eta saltoki txikientzako aukerak sortu.

Elikagaien erosketa prozedura, prozedura ireki bidez eta eskaintza ekonomiko onuragarrienarekin egingo da, ondoren aurkezten diren deialdiko sorta bakoitzerako esleipen irizpideekin batera.

Atal bakoitzeko fitxetan zehazten den bezala, honako iraunkortasun irizpideek garrantzi handia dute balorazioan: ekoizpen eredua, hondakinen murrizketa, berotegi-efektuko gasak murrizteko ekarpena eta beste.

Allende Salazar Eskola Publikoko jantokian eskaintzen den zerbitzua hobetzeaz gain, proiektu honek Busturialdeko eskualdeko dinamizazioan ekarpena egin nahi du; gainera, eskualde mailan zein beste zonalde batzuetan sortu litezkeen antzeko proiektuetarako eredu izan nahi du.

> Sorten esleipenek proiektu pilotuaren iraupen berbera izango dute, hau da, bi ikasturte (2016-2017 eta 2017-2018).

> Eskaera egiteko epea Maiatzaren 9tik 25era izango da. Eskaerak info@allendekogurasoak.eus helbidera bidali beharko dira edo eskolako zuzendaritzara eraman.

> Loteetan agertzen diren prezioak, gehienezko prezioak dira

Edozein zalantza argitzeko, deitu 637317749 telefonora edo bidali email bat info@allendekogurasoak.eus

DESKARGATU LOTE GUZTIAK (EUSKERA):
KONTRATAZIORAKO PRESKRIPZIO TEKNIKOEN BALDINTZA-AGIRIA

ALLENDE SALAZAR ESKOLA PUBLIKOKO JANTOKI ZERBITZURAKO ELIKAGAIIAK HORNITZEKO ESKAINTZA EKONOMIKO ONURAGARRIENA PROZEDURA IREKI BIDEZ ESLEITZEKO ZENBAIT IRIZPIDE.

Jarraitu gaitzazu sare sozialetan