
Leire Etxezarraga, Aitor Arriaga, Paula, Olatz eta Beñat. Beste familia asko bezala esperoa ez zen egoera honi aurre egiten dabiltza.
Ongi etorri familia. Opor garaiko irudia. Aurtengoan uda sasoi ezberdina izan beharko dela eskatu digute. Baina azken finean merezitako oporrak ez?
Ba bai baina beti bezala gogoz oporrak hartzeko. Egia da, egun batzuetan lanataz kokoteraino bukatzen dudala. Telelana izanik ez da deskonektatzen, etxean da lana. Baina bueno ezingo garenez urruti joan…
Konfinamendua, pandemia, coranovirusa, maskarilla, eskuetako gela, deseskalada. Hiztegi berria denontzat. Nola azaltzen zaio ume bati gertatzen ari dena?
Gure kasuan era erraz batean azaldu genien: “Birus bat dago gaixo jartzen gaituena eta batez ere nagusiei larritzen diena. Horretarako etxean egon behar gara bestela batak besteari pasa dakiokela”. Alarma sortu gabe, beharrezko gauzak bakarrik kontatuz eta bere arriskuak ere agertuz. Irtetzeko egunean abisatu genien behar bada gentea maskarillakin egongo zela. Baina irtetzerakoan, ospatu egin genuen, beldurturra usatzeko. Eskuak garbitu behar direla ere esan genien ez kontagiatzeko. Oso arduratsu jokatu dute gure kasuan. Askotan beraiek jarri diote kontzienzia egoera honi. Etxean denbora luze egon beharra izan dutenez, egoera barneratzeko gai izan dira.
Ume bakoitzaren erritmoa eta beharrizanak ezberdinak dira. Nola antolatu zarete egoerari aurre egiteko?
Ahal izan dogun bezala. Ni bakarrik egon naiz etxean eta telelanarekin. Ordutegiak ahal izan dudan neurrian moldatu egin behar izan ditut beraien beharrizanei ordena jartzeko asmotan. Behin erritmoa harturik ondo erantzun dute eta beraien kabuz kudeatu dira nik bultzakada bat emanez soilik. Txikiaren kasuan zailagoa izan da, ez baitu nagusien erritmo bera.
Gizarte-urruntzerako neurriak dira pandemia gailentzeko kakoetako bat. Zaila da umeei helaraztea? Nola daramate hau? Adin ezberdinetako umeek zailtasun ezberdinak dituzte?
Paula eta Olatzen kasuan, 9 eta 8 urte dituzte eta oso arduratsu dabiltzate, nahiz eta batzuetan ahaztu egiten zaien. Beñatentzat askoz zailagoa da. Baina gu jendearengandik urruntzen ahalegintzen gara, batzuetan guri asko kostata ere. Norbait ikusterakoan zaila delako urruntzea, hitz egiteko gogoa ere baitugu. Baina normalean herrian egon beharrean urrundu egin gara.
Ez ohizko uda iragarri da. Zer pentsatu duzue umeek uda duin bat izan dezaten? Idearik?
Ez dakigu zer gertatuko den, guk karabana dugu eta berarekin kanpora joatea espero dugu baina ez dakigu posible izango den. Nire ustez umeekin egonda eta mendi irteerak edo bestelako gauzak eginda, beraiek ondo pasatzen dute. Gurasook dugu ardura horretan, umeei zer erakutsi beraiek hori bizi dezaten. Protestaka agertzen bagara nagusiok egoera dala eta, ezin dugula hau edo bestea egin, beraiek horrela biziko dute. Baina dagoena dagoela agertuz eta ondo pasatzeko asmoa transmitituz, beraiek ere bizipen hori izango dute. Gakoa hor dago.
Luzerako egoera dela somatzen hasi gara. Irailean txandakako eskola planteatu ezkero guraso askoren egoera latza izango da. Zein da zuen iritzia honi buruz?
Bai, horrek gehiago arduratzen gaitu. Gurasook lan egin behar badugu eta egoera hau luzatzen bada, antolaketa oso zaila izango dela uste dugu. Gainera, umeak etxean ikasten eta ni haien gainean egon beharrak gogorra egiten ari zait. Nire lana gehi beraien lan ardurak zama galanta dira.
Gainera, beraien ikasketa prozesuan bizipen ezberdinak izatea beharrezkoak da eta bizipena etxean egotea bada, gogorra egingo zaiela uste dut. Lagunik gabe, lan taldean egon gabe, kontzeptuak bizipenetik barneratu gabe, lagunekin gatazka konpondu eta zoriontasunak ospatu gabe. Txikiak ere arduratzen nau, bera oraindik beste ikasketa mota baten dagoelako, gentearekin egon, sozializatu, gorputza mugitu dira bere egunekotasunaren ardatsa. Gorputzaren garapena oso xumea da etxean eta honek asko keskatzen nau.
Guraso, irakasle eta ikasle. Ama eta Aiten presentzia areagotu da. Zuen umeek nola daramate zuen profesio berri hau?
Gureak ondo erantzuten dute momentuz. Arduratsuak dira eta ikasteko interesa dute. Esaten diegunari interesa jartzen diete eta egia da nekatu egiten direla baina eguneko lanak antolatuz gero ondo erantzuten dute. Nagusiari irakasleak antolatuta ematen dio dena eta berak jarraitu egiten du. Zortzi urtekoari ez diote eguneroko lana antolatzen hamabostaldikoa baizik, baina nik antolatu nizkion eguneko lanak eta horrela hobeto erantzdscuten du. Txikiak ere errutina du baina nagusiek ikasteko garaian bera aspertu egiten da, batez ere nik etxeko lanak edo lana egin behar dudalako. Baina egia da nagusitu egin dela, ez dakit egoera badan, baina autonomia asko garatu du eta aurrera pausuak ematen ari da. Egoera honek irakurtzeko griña handitu diete eta orain liburuak opari galanta dira. Lehen ere gustatzen zitzaien irakurtzea baina orain grin hau areagotu da.
Errutina on bat izatea ez da erraza ezta posiblea kasu askotan. Zein da zuen eguneroko martxa?
Guk hasieratik hartzen saiatu ginen. Ordu berean esnatu eta gosaldu, jantzi, haginak garbit lehenik. Gero lanak egiten eseri. Eguneko guztiak egin arte gelan egoten dira. Behar dutenean galdetu eta lagundu egiten diet. Txikiari nik jarri dizkiot lanak edo eskolatik bidalitako bideoren bat. Gero bazkaldu egiten dugu. Bazkal ostean telebista ikusteko momentua dute. Hemen ere gauzak lantzeko aprobetxatzen dute, ingleseko zerbait ikusi behar dute, erdaraz eta euskaraz. Egun bakoitzean bakoitzak aukeratzen du bere gustokoa. Gero kalera irtetzeko momentua heltzen da. Irtetzerik posible ez zenean, guztiok batera zerbait egiteko momentua genuen (antzerkia, eskulanak, jolasen bat, gimnasia). Orain kalera irten eta gero lasai egoten gara etxean bakoitzak nahi duena egiten. Orain arte nagusiak eta ertainak lagunekin bideodeia egiten zuten baina orain jada ez. Gero afaria egiten dugu eta ostean baita jolasen bat, musika entzun, hitz egin… Horrela dugu antolatuta eguna.
Badira lan balditzak direla eta kontziliaziorako aukerarik ez duten gurasoak. Zer egin beharko luke hezkuntza sailak kasu hauetan zuen ustez?
Argi eta garbi kontziliazioa bilatzeko momentu galanta da eta horregatik borrokatu behar dugu. Orain arte lortu dana ezin da galdu. Telelanarena lan batzuetan aukera ona izan daiteke baina presentzialtasuna lanean ere beharrezkoa ikusten dut. Orain izan ez dugula gehiago eskertzen dut nik behintzat. Orduan egoera horrelakoa izanda hori asko landu behar dugu.
Eskolak ere erronka mardula du aurrean. Zer esan eta eskatu nahi diozue eskolari?
Uste dut Allendeko metodologia ez prezentzialtasunera eramatea oso zaila dela, garatu beharreko konpetentziak ugariak direlako eta beraien metodologian bizipena garrantzitsua delako. Beraz hori etxetik egitea zaila da. Baina egoera hori izanda, ikasleen jarraipen areagotzea beharrezkoa del deritzot. Nire alaba nagusiak adibidez faltan botatzen du jarraipen hori. Batzarrak egitearena beharrezko ikusten du eta gainera eskatu egin du. Gauza horrela irakasle gehiago behar direla uste dut. Ez bakarrik konpetentziak garatu dituzten jarraitzeko, baizik eta ikaslea bera nola dagoen ikusi, lanak ondo badaramatzan aztertu, zei zailtasun dituen antzeman, zer behar duen etanola sentitzen den galdetu. Gauza horrek beharrezkoak iruditzen zaizkit.
Nik ama bezala egin ahal ditut, baina beraien ikasketa prozesuan irakasleak garrantzitsuak dira eta jarraipen urria egin delaren sentzazioa dut. Nire hiru umeen artean lehen hezkuntzakoak jarraipen gehiago izan du baina besteek ia ezer. Txikiak ere andereño faltan botatzen duela esan zigun unibertsitateko ikerketako galderak egin genizkionean. Beraz garrantzitsua da prezentzialtasuna online egin behar bada ere.
Azkenik, bukatzeko. Eskolako beste familiei zerbait esateko? Bota.
Eskolako beste familiei animo asko ematea baino ez zait bururatzen.
Milesker familia. Ondo bizi eta zaindu!