
Iñigo, Txabi, Arkaitz, Mikel, Maddi, Ager, Javier, Amets, Ainhoa, Alex, Makatxo, Vanesa, Ekaitz, Unai… Gure eskolako edozein gelako umeak ote dira? Ez baina bai. Gure eskolako jantokia hornitzen duten Busturialdeko baserritar jatorrak ditugu. Allende Salazarko umeen elikadura osasuntsua beraiei zor diegu azken finean.
Baserritar eta gizarte eragileen elkarlanari esker, orain, baserriko produktuak gure etxeetararte datoz sortu berri dugun on-line dendaren bitartez.
Proiektuak, gure txikien kalitatezko elikadura bermatu nahi du eta momentu zail hauetan gure jantokiarekin adoztuta zuten ekoizpenari irtenbidea ematea. Erosketa atariari, baina, konfinamendutik haratagoko bizitza luzea opa diogu.
Beraiei mesedea bueltan emateko unea heldu da lagunok! Gure jantoki ereduan sinesten dugunok hor izan behar gara.
Besarkada estu bat