[:es]Ikasturte honetan, Gernika-Lumoko ikastetxe guztiak, Udala eta Osasun Sarea batu gara proiektu berri bat abiatzeko asmoz: Gernika-Lumoko Eskola Bidea.
Helburua haurrak eskolara bakarrik joatea da: oinez, gurpil-aulki, monopatinean zein bizikletan. Hau da, orain gutxi naturala zena berreskuratzea. Horrela, haurrek autonomia eskuratuko dute eta ohitura aktibo eta osasungarriak sustatzeaz gain, ingurumena zaintzeko, herria hobeto ezagutzeko, espazio publikoa bereganatzeko eta eraldaketan parte hartzeko protagonista izango dira. Herritarroi, orokorrean, elkarbizitza hobetzeko aukera eskainiko digu denon arteko zaintza sustatuz.
Asmoa Eskola Bidea denon arteko ekarpenekin adostu, seinaleztatu eta proba pilotoa burutzea da ikasturte honen bukaerarako. Baina benetako erronka, hurrengo ikasturtean izango dugu orduan hasiko baita, benetan, Eskola Bidea. Helburua: 7-8 urtetik gorako haurrak euren kabuz eskolara joatea.
Guzti hau gauzatzeko, eskola guztietako guraso eta irakasleen lan talde ireki bat osatu dugu elkarlanean eta parte hartzean proiektua bideratzeko. Eskola Bidea denona izan behar duenez, familiei, eskolako langileei eta ikasleei inkestak egingo zaizkie, geletan jarduerak burutuko dira eta herri mailako batzorde bat eratuko da danon ekarpenak eta ideiak jasotzeko. Sare Sozialetan ere perfila sortuko da informazioa elkarbanatu eta komunikatu ahal izateko.
Bien bitartean, parte hartu nahi izanez gero… bideonetikgoaz@gmail.com
[:eu]Ikasturte honetan, Gernika-Lumoko ikastetxe guztiak, Udala eta Osasun Sarea batu gara proiektu berri bat abiatzeko asmoz: Gernika-Lumoko Eskola Bidea.
Helburua haurrak eskolara bakarrik joatea da: oinez, gurpil-aulki, monopatinean zein bizikletan. Hau da, orain gutxi naturala zena berreskuratzea. Horrela, haurrek autonomia eskuratuko dute eta ohitura aktibo eta osasungarriak sustatzeaz gain, ingurumena zaintzeko, herria hobeto ezagutzeko, espazio publikoa bereganatzeko eta eraldaketan parte hartzeko protagonista izango dira. Herritarroi, orokorrean, elkarbizitza hobetzeko aukera eskainiko digu denon arteko zaintza sustatuz.
Asmoa Eskola Bidea denon arteko ekarpenekin adostu, seinaleztatu eta proba pilotoa burutzea da ikasturte honen bukaerarako. Baina benetako erronka, hurrengo ikasturtean izango dugu orduan hasiko baita, benetan, Eskola Bidea. Helburua: 7-8 urtetik gorako haurrak euren kabuz eskolara joatea.
Guzti hau gauzatzeko, eskola guztietako guraso eta irakasleen lan talde ireki bat osatu dugu elkarlanean eta parte hartzean proiektua bideratzeko. Eskola Bidea denona izan behar duenez, familiei, eskolako langileei eta ikasleei inkestak egingo zaizkie, geletan jarduerak burutuko dira eta herri mailako batzorde bat eratuko da danon ekarpenak eta ideiak jasotzeko. Sare Sozialetan ere perfila sortuko da informazioa elkarbanatu eta komunikatu ahal izateko.
Bien bitartean, parte hartu nahi izanez gero… bideonetikgoaz@gmail.com[:]