
Guraso, gurasokide, ikasle, irakasle, eskolako langile eta azken finean eskola komunitate agurgarria. Eskolak eta guraso elkarteak helarazi dizkiguten mezuen arabera, momentuz hurrengo 15 egunetan eskolaren aktibitatea etenik egongo da.
Aurretik dugun erronka mardula da. Ez dago batere dudarik. Eguneroko erritmoa, bat batean goitik behera aldatzea, denontzako ezusteko golpea da. Halere, honetaz gu baino askoz gehiago dakiten horiek hartu dituzten erabakiak eta eman dizkiguten gomendioak, inoiz baino gehiago, lehen bait lehen barneratzeak DENON ALDE EGINGO DU.
Elkarlana, bateratasuna dira gure komunitateko balore garrantzitsuenetako bat. Horretaz arro izan behar gara. Eta erronka berri honetan ere hori izan behar du gure jomuga. Gure gailurra. Denok zentzu berean indarra egiten badugu, denok, gizartea izango da garaile.
Gauzak horrela, Osasun Sailak emandako gomendioak praktikan jartzea da Guraso Elkartetik bidali nahi dizuegun gomendioa. Danok bat gara eta izango gara.
Besarkada estu bat guraso, gurasokide, ikasle, irakasle, eskolako langile eta komunitate garen guztioi.