Ekaineko mendi irteera

2022/6/10
Allende Salazarko Guraso Elkartea

Kaixo lagunok!

Ikasturteko azken mendi martxa proposamenarekin gatorkizue ekainaren 19rako. Oraingo honetan, txango berezi bat proposatzen dizuegu, egun osokoa eta oso oso polita eta berezia: Santoña- Faro del Caballo- Berriako Hondartza.

Ibilbidea itsaso ondotik egingo dugu, Buciero mendia zeharkatuz eta itsasoaren ur urdin urdinak tarteka tarteka ikusiz, postal eder bat balitz bezala.

Txango atsegin honen erdian, ‘Faro del Caballo’ izeneko itsasargia bisitatzeko aukera izango dugu. Bertara heltzeko 700 eskilara jeitsi eta igo behar dira. Pena merezi duen arren, bidea nahiko aldapatsua da eta zaila gerta liteke umeekin joateko. Jeitsiera zaila ikusi edo atsegin ez dutenek, goialdean zabalune bat dute jolastuz edo hamaiketakoa eginez itxaroteko.

Itsasargia ikusi ondoren, bidea jarraituko dugu Berria hondartzaraino. Bazkaldu eta arratsalde pasa ia bi kilometro dituen hondartza honetan egingo dugu.

Honakoak dira irteeraren ezaugarriak:

– Irteera: 9:00ean Allenden (Mestikako irteeran) eta 18:00etan Berriako Hondartzan.

– Ibilbidea: 8,5 km – Santoña – Faro del Caballo – Berria Hondartza (Zehaztasun gehiago nahi baduzue jaitsi dezakezue Koomot aplikazioa eta Txikaletos perfilean ikusi txangoa)

Kontutan izan:

– Txango hau egiteko, Allendeko Guraso Elkarteak bi autobus jarriko ditu. Beraz, ekintza honetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da izena ematea Ekainaren 15a arratsaldeko 20:00ak baino arinago erantsitako formularioa betez.

– Plazak mugatuak direnez, eskertuko da izena ematerako orduan konpromezu eta seriotasuna, jentea leku gabe eta autobusean jarleku librerik geratu ez dadin. Hala ere arrazoitutako bajaren bat egongo balitz, ahalik eta bizkorren abisatu mendi taldearen emailera.

– Haurrek guraso bat edo pertsona nagusi batek lagunduta joan behar dute.

– Hondartzara goazenez ez ahaztu bainujantzia, toalla…

– Autobusean maskarilla eraman behar da.

– Izan daiteke baldintza klimatologikoengatik edo beste arrazoiengatik txangoa bertan behera utzi beharra izatea. Kasu horretan informatuak izango zarete.

-Edozein komunikazio edo jakinarazpenerako  jar zaitezkete gurekin harremanetan email honen bitartez: allendemenditaldea@gmail.com

Animatu familiak, ederto pasatuko dugu eta!

Jarraitu gaitzazu sare sozialetan