Eskolaz kanpoko ekintzak 2019-2020

2019/5/29
Allende Salazarko Guraso Elkartea

Familia agurgarriak, maiatzaren 29tik ekainaren 10rarte (biak barne) 2019/2020 ikasturteko kirol eta eskolaz kanpoko beste ekintzetan izenemateko epea izango da.

Eskaera egiteko beheko aldean dagoen izen-ematea botoia sakatu eta formularioa bete. Web orrialdetik izena emateko arrazoia, guraso elkartean prozesu hau daramatenen guraso bolondresen lana arintzea eta erraztea da. Halere, arazorik balego, info@gurasoakallende.net helbidera idatzi eta zuekin jarriko gara kontaktuan.

Azkenik, edozein ekintzetan izena emateko, eskuorrian azaltzen diren baldintzak onartzea ezin bestekoa dela jakinarazten da.

Eta ez ahaztu! Guraso elkarteak beti dituela ateak parez-pare irekita zuen parte–hartze eta ekarpenetarako. Denon laguntzaz gehiago gara!

Jarraitu gaitzazu sare sozialetan