Eskolaz kanpoko ekintzak 2021-2022

2021/5/27
Allende Salazarko Guraso Elkartea

Amaitzen ari dugun ikasturte berezi hau eta gero IRAILETIK AURRERA OHIKO ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK JARRIKO DITUGU MARTXAN. Ekintza guztiak ARRATSALDEZ izango dira eta behar diren osasun protokoloak jarraituta egingo dira.

Eguerdietan ohiko eskolaz kanpoko ekintzak ezin direnez egin, harrera ona izan duen “Eguerdietan olgetan” proiektuarekin jarraituko dugu.

Zoritzarrez datorren ikasturtean ezin izango dugu Haur Hezkuntzako umeei eskolaz kanpoko ekintzarik eskaini. Ekintza guztiak arratsaldean antolatzean, ezinezkoa da eskaintza guztia maila guztietan mantentzea.

Izen emateak on-line egin behar dira nahitaez  EKAINAREN 10a baino lehen. Arazorik izanez gero, idatzi info@allendekogurasoak.eus helbidera.

Jarraitu gaitzazu sare sozialetan