Eskolaz kanpoko ekintzak 2022-2023

2022/5/27
Allende Salazarko Guraso Elkartea

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK 2022-2023

Ikasturtearen bukaerarekin batera datorren ikasturteko eskolaz kanpoko ekintzen eskaintza prestatu dugu Guraso Elkartean.

Berri onekin gatoz; eguerdietako ekintzak berreskuratuko ditugu, horrela gure txikiek ekintza desberdinak egiteko aukera gehiago izango dituzte. Aurtengo eskaintzan 14 eskolaz kanpoko ekintza daude gure umeentzako eta hauetako batzuk berriak dira.

Umeek etxera eramango dute triptikoa zuekin batera ekintzak aukeratu ahal izateko. Izen emateak egiteko epea maiatzaren 27tik ekainaren 9ra izango da eta ON LINE egin beharko dira.

Jarraitu gaitzazu sare sozialetan