Guraso Elkartearen asanblada

2018/10/4

Datorren asteko asteazkenean Allende Salazar Herri ikastetxeko Guraso Elkarteak antolatutako ASAMBLADA OROKORRERA deitzen zaituztegu.

Tokia: Liburutegia
Ordua: arratsaldeko 18etan
Eguna: urriak 10

Gurasook, ikastetxe honen zutabe garrantzitsu bat gara eta hori dela eta Guraso Elkarte sendo, langile eta iraultzailea izatea gure seme–alaben mesederako da. Zuen, gurasoen partaidetza beraz, ezinbesteko da! Lotsak alde batera utzi, erronkari heldu eta PARTE HARTZERA ANIMATU ZAITEZTE!

Gai ordena: Zertaz hitz egingo da ASANBLADA OROKORREAN?
(Pdfa atxikitzen da)

1.- Junta berriaren aurkezpena eta bere aukeraketa.
2.- Ikasturterako Guraso Elkartearen plangintza
· Lantaldeen aurkezpena
· Urterako erronkak: Zer egingo dugu?
· Erronka berrien hausnarketa: Zer egin ahal dugu? Zein da zure iritzia?

Asteazkenerarte!

Jarraitu gaitzazu sare sozialetan