Zozketa honen helburua, jadanik martxan daukagun GURASO ESKOLA proiektua finantziatzea dozu. Zozketa, otsailaren 13an, arratsaldeko 5:00etan izango da Eskolan bertan.
ANIMA ZAITEZ, MUSIKAREKIN ETA JAI GIROAN ZOZKETAREN IRABAZLEAK ATERAKO DITUGU ETA.
Info gehiago:
Mesedez, saltzea lortzen dituzun txartelen erresguardoa eta diru kopurua, bueltan eraman eskolako idazkaritzara, eman zaizun estalkian, umearen izena, maila eta gela bertan zehaztuz.
Saldutako txartelak, lehen bait lehen bueltatzea eskertuko genizueke, muga otsailaren 12 izanik. Egun honetarako entregatzen ez diren zenbakiak, ez dute zozketan parte hartuko.
10 txartelak salduez gero, eskolako idazkaritzan txartel gehiago eskatzeko aukera dago.
Sei zenbaki aterako dira zozketa egunean, hiru irabazle eta hiru erreserbako. Sariak jasotzeko 15 eguneko epea egongo da. Epea pasatuta sariren bat jaso gabe gelditzen bada, erreserbako zenbakia duenak jaso dezake.