Guraso eskolak gure seme-alaben hezkuntza hobetzea du helburua

2015/2/6

DESKARGATU PDF formatoan Guraso eskolaren infoa

Ume batek konpetentzia desberdinak garatu behar ditu bizitzan zehar eta askotan gurasook ez ditugu tresna eta baliabide guztiak izaten sortzen diren erronka guztiei aurre egin ahal izateko.

Egia da, 6 orduko formazio honetan ez direla erantzun guztiak emango, baina gurasoek dituzten zalantzak argitzea eta heziketa bidea zerbait erraztea izango da gure erronka, askotan egiten diren galderei erantzun emanez eta joko kooperatiboak erabiliz.

Formazio hau teoriko praktikoa izango da. Ideiak argitu eta azaldutakoa ulertu eta erabili ahal izateko ezinbestekoa izango da zuen parte hartzea.

Tailerrak Itxaroa zentruko profesional desberdinek eramango dituzte aurrera, gaiaren arabera sailkatuak. Tailer hauek 6 ordukoak izango dira, 2 orduko 3 saiotan antolatuak. Eta taldeak mailaka antolatuko dira. Astean behin bakarrik eskatuko dizuegu eskolara hurbiltzeko eta gurekin parte hartzeko.

Tailerrean landutakoa idatziz emango da, bai euskaraz zein gazteleraz, gurasoek laguntza edo baliabide gisa izan dezaten behar duten edozein unetan.

TAILERRAK DOHAINIK IZANGO DIRA

Tailerrak 6 ordukoak izango dira, 2 orduko 3 saioetan. Taldeak mailaka antolatuko dira.Tailerrak bikoitzak dira; Umeak tailer bat eta gurasoak beste bat

Jarraitu gaitzazu sare sozialetan