MAPA HAU ERRESOLUZIO HANDIAN DESKARGATU
Gogorarazi nahi dizuegu danon artean eta danontzat eskola zaindu eta segurua egitearen beharra dugula.
Helburu hauekin bat egiten dugu eskola komunitateko kide desberdinok:
1. Denok (ikasleak, gurasoak, maisu-maistrak, langileria,…) jabetzea eskola denon ardura dela eta leku garbia mantendu eta segurtasun neurriak errespetatu behar direla.
2. Eta gure seme-alabek antzematea norabide berean jotzen dela bai eskolatik eta bai etxetik.
Webgune honetan aurkituko dituzue higiene eta segurtasunari buruzko argibideak. Eta bertan ere gai honekin erlazionaturiko jokoak dituzue, nahi izanez gero zuen seme alabekin egiteko. Eskerrik asko eta gogoratu: Gure eskola, gure ardura.
UMEEKIN EGITEKO JOLASAK
Eskola denona da, eta denon ardura da garbi mantentzea eta segurtasun neurriak errespetatzea. Ados? Hori lortzeko … zerbait egin behar dugu!. Horregatik helduok (irakasleriak, gurasoek, langileek … ) adostu ditugu jokabide batzuk, denok errespetatuko ditugunak, garbi mantentzeko eta inork minik hartu ez dezan. Zuek ere ideiak emanez parte hartu nahi baduzue, helarazi zuenak tutore edo gurasoen
bitartez. Ongi etorriak zuen ideiak!!
Zer eskatzen dizuegu? Irakurri zuen gurazoekin arretaz jokabideak (zuek hobeto ezagutzen dituzue instalazioak! seguru!), eta gero, gutxienez baten, jolastu proposatzen ditugun jolasetara,eta esango duzue:
-Ba bai! oso ondo ulertu ditugu! edo esango duzue -Uy!!! Berriro berrikusiko ditugu!!
Eta gero listo! praktikara eroango ditugu!! Eta elkar gogoraraziko diogu eskola danona dela, eta ez dugula minik hartu nahi.
————————–
Hiru jolas proposatzen ditugu, maila desberdinei egokituta. Baina norberak aukeratu ahal du zeintzuetara jolastu.
HAUR HEZKUNTZA (2 urtetik 5 urtera): MARGOTU.
Aukeratu margo bi, kolore diferenteak. Zure gustukoak. Kolore batekin margotuko dituzu ekintza egokiak eta beste kolorearekin margotuko dituzu ezegokiak. MARGOZTEKO IRUDIAK DESKARGATU
LEHEN HEZKUNTZA (1 eta 2 mailak): MOSAIKO
Karta batzuk argazki edo irudia dute eta beste batzuk testua (batzuk testuari laguntzeko marrazkiren bat izan dezakete). Klik egin kartatan bikoteak osatuz, erlazionatuta dauden testua eta argazkia lotuz. Bikotea asmatzean kartaren ertzak berdez jarriko dira. Jokalariak ez du denbora mugarik jarduera egiteko. Saiakera 2 dituzu, hau da, 2 aldiz bikote ezegokiak aukeratzen badituzu, berriro hasi beharko zara. Kartak ikusgai daude.
MOSAIKOARA JOAN
LEHEN HEZKUNTZA (3,4,5 eta 6 mailak): PASAPALABRA
Jokalariak 10 minutu ditu uztaia edo erroska osatzeko
Jokalariak 5 saiakera ditu, hau da, 5 aldiz huts egiten badu, berriro hasi beharko du.
Maiuskulak eta azentuak ez dira kontuan izango
PASAPALABRARA JOAN