Jantoki eredu barria hurbilago

2019/3/14
Allende Salazarko Guraso Elkartea

Hezkuntza sailak urtarrilean egin zuen proposamena atzera bota eta akordioa lehenetsiko duela iragarri du. Allende Salazar eskolarentzat eta Euskal Herriko hezkuntza komunitatearentzat berri pozgarria da benetan.

Bertakoa, osasuntsu, jasangarria eta justuago den jantoki ereduaren aldeko apustua berrezten dugu Allende Salazarko eskola komunitatetik eta elkarrizketa-aren bidetik akordiotara heltzeko gure borondatea adierazten dugu. Datorren asteetan gure eskoletako jantokien etorkizuna marraztuko da. Asko daukagu jokoan. Aurrera, honek merezi du eta!!

Jarraitu gaitzazu sare sozialetan