JANTOKI PROIEKTU BERRIA HURBILAGO!

2016/4/26

Apirilaren 20 eta 21ean Allende Salazarko Jantokiko proiektua errealitate bihurtzeko beste pauso garrantzitsu bat eman genuen. Asteazkenean OMRa bildu zen eta aho batez Jantoki proiektu berria martxan jartzeko erabaki ofiziala hartu zuen.

Eguenean berriz , Guraso Elkartearen Asanblada berezia izan genuen. Bertaratutako 80 gurasoen aldeko botoa jaso zuen proiektuak, beraz aurrera! Datozen egunetan hornitzaileak aukeratzeko lehiaketa aurkeztuko dugu.

Irailean gure ametsa errealitate bihurtzeko moduan izango gara… EZINA EKINEZ EGINA!

Jarraitu gaitzazu sare sozialetan