Jantoki proiektu berriaren hirugarren ikasturtea hasiko dugun aste honetan balantze txiki bat egiten dugu Guraso elkartetik:
– Umeek jaten duten elikagaien kalitatea nabarmen hobetu dugu.
– Jantokiko langileen lan baldintzak mantendu ditugu eta lan karga ez da handitu.
– Bertako ekonomia bultzatu dugu eta lanpostu berriak sortu ditugu.Orain arte proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa lortu dugu eta ez erakundeek ez familiek ez dugu diru gehiagorik ipini behar izan.
Elikagaien inguruko datu batzuk:
– Eskualdeko produktuak %57,13 dira (Arraina gehituta)
– Euskal herrikoak % 76,32
– Elikagai ekologikoak (arraina gehituta) % 70,2
Barazkiak: EKO – Busturialdeko 5 baserrietatik
Fruta: EKO – Busturialdea, kanariar irlak, Balentzia eta Nafarroa
Lekariak eta Zerealak: EKO – Araba, Gaztela eta Ebro
Arraina: BAJURAKOA: Ondarruko arrandegi batek garbituta saltzen digu.
Esnekiak: EKO – Errigoitiko baserri batekoak
Okel gorria: EUSKOLABEL – Iturbe Anaiak, Busturia
Txerria eta Txerrikiak: EUSKOLABEL: Basatxerri, EH
Arrautzak: EKO – Busturia
Oilo okela: “CAMPERO”, LABEL: Galizia
Kontserbak: BERTAKOA: Gizaburuaga
Ogia: Hurun EKO – Mendiondo Okindegia
Olioa: EKO – Nafarroa
Bi Ikasturte hauetan Hezkuntza Sailaren baimena izan dugu jantoki eredua ezberdina kudeatzeko, eta eskertzen diogu. Baina guk ez dugu uharte bat izan nahi! Eskola guztientzako ere eskatzen dugu jantoki eredua aldatzeko eskubidea.
Gurasook egiten ari garenaz harro gaude. Nork pentsatuko zuen oin urte batzuk guzti hau posible izango zela? Aurrera!!!