Jantokiko eguneroko festa gertutik jarraitu nahi duzu? Gure txikiek eskolaz kanpoko ekintzetan egindakoa zabaltzeko irrikitan zaude? Guraso Elkartearen martxa etengabea zer nolakoa den ezagutu nahiko zenuke?
Lasai egon! Hemen gaude gurea bezala bizi dugun herri eskola honetan ematen diren ekintza aberatsak zabaltzeko prest! ALLENDE SALAZAR ESKOLA PUBLIKOKO komunikazio taldea jaio da. Twitter berria, facebook, web gune berria (laster estreinatuko dugu), aldizkaria eta beste era bateko hedabideen bitartez komunitatea indartzeko nahia dugu. Horretarako zure laguntza beharrezkoa izango da. Plazaratutakoa jarraituz, zabalduz, komentatuz, ekintzetan parte hartuz…eskolaren alde egingo duzu! Eskerrik asko.