
Hilabete berria ondo hasteko, mendi txango proposamen batekin gatoz. Oraingo honetan, Maiatzaren 1ean izango da eta Gerrikaitzetik irtengo gara. Egingo dugun ibilbidea 6-7 kilometrokoa da eta Bengolako parkinetik Ziortzako kolegiatara joango gara Done Jakue bidetik. Txango hau oso polita eta erraza da familian egiteko.
Honakoak dira irteeraren ezaugarriak:
– Irteera: 9:45ean Bengolako parkinean (Gerrikaitz)
*Bertara heltzeko norberaren kotxean edo Bizkaibusean. Gernikako autobus geltokian 8.45ean irteten da autobus bat Lekeitiora doana. Geldiunea Munitibar da.
– Ibilbidea: 6-7 km – Gerrikaitz – Ziortzako Kolegiata – Gerrikaitz (Zehaztasun gehiago nahi baduzue jaitsi dezakezue Koomot aplikazioa eta Txikaletos perfilean ikusi txangoa)
– 13.00-13:30ak bueltan bukatuko dugu txangoa
*Bueltarako Bizkaibusa Munitibarretik 14.00ak bueltan pasatzen da.
– Nahi duenak eguna luzatu dezake Bengolako ingurunean, bertan mahaiak, barbakoa egiteko lekua, erreka… daude.
Kontutan izan:
- Ekintza honetan parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea apirilaren 29a goizeko 12:00ak baino lehen erantsitako formularioa betez.
- Haurrek guraso bat edo pertsona nagusi bat lagunduta joan behar dute.
- Izan daiteke baldintza klimatologikoengatik edo beste arrazoiengatik txangoa bertan behera utzi beharra. Kasu horretan informatuak izango zarete.
- Edozein komunikazio edo jakinarazpenerako jar zaitezke gurekin harremanetan email honen bitartez: allendemenditaldea@gmail.com
Animatu familiak, ederto pasatuko dugu!
Allende Mendi Taldea