Urteetan irakasle izan diren Marivi eta Marijeren agur esateko eguna iritsi da azken hilabete hauetan. Emozioz beteriko momentuak bai lankide, ikasle eta gurasoentzako. Gaurko honetan, bere lankideek idatzitako hitz batzuen bitartez eskola komunitate guztiaren partez MUXU GOXO eta ESKERRIK ASKO POTOLO BANA helarazi nahi diegu.
Gora zuek!
Agur andereño Marivi
Egunotan ospatu dogu andereño Mariviren jubilazioa. Eskolako irakasle guztiok bilduta, bertso eta txaloen artean, danon emozioa nabaritzen zen airean. Beti gogoratuko dugu pozik, irribarrez eta lanerako prest.
Umeek ere merezitako agurra egin zioten marrazki eta abesti artean. Bere hutsa nabarituko dugu, eta, Marivik bere itzala utzi du ume, kide eta familien artean.
Eskerrik asko Marivi eta berak esaten duen moduan: “Gorde irakatsitakoa”.
HH3-4ko irakasleak
Agur andereño Marije
Gabonetan agurtu genuen andereño Marije. Horrenbeste urte eta gero, zientzietako ikasgaiak alde batera utzi eta jubilatzeko txanda iritsi zitzaion. Emozioa nabari zen giroan eta malkotxoren bat edo beste ikusi genuen. Ikasle eta kideen maitasun eta babespean igaro zuen bere azken eguna. Irratian ere, merezi zuen bezala, bere tartetxoa izan zuen eta ikasleek bertso hunkigarri bat abestu zioten.
Hemendik aurrera lasaiago ibiliko da, baina, eskolan bere hutsunea geratu da kideen bihotzetan, urte asko izan baitira, batzar asko, lan asko… Orain merezi duen atsedena disfrutatzeko sasoia heldu zaio.
Ondo izan etapa berri honetan. Besarkada bat.
Zuzendaritza taldea