Otsaileko mendi martxa

2022/2/11
Allende Salazarko Guraso Elkartea

Allende mendi taldeak otsailerako mendi martxa eta txitxiburduntzia antolatu ditu. Hona hemen informazioa:

Kaixo lagunok!

Urtarrilean izandako Covid kasuen igoeragatik txangoa bertan behera utzi behar izan genuen, baina hemen gatoz berriro hil honetarako proposamen polit batekin.

Oraingoan ere Goizale Mendi Taldeak luzatu digu eurekin joateko aukera. Irteera otsailaren 20an izango da eta txangoaren ostean, Lumon txitxiburduntzi egiteko aukera izango dugu.

Honakoak dira irteeraren ezaugarriak:

– Irteera: 9:30etan Gernikako Udaletxetik
– Ibilbidea: 8-9km – Gernika-Errigoiti-Maiaga-Lumo-Gernika

Txango honetan 3 euro (hamaiketakorako) ordaindu beharko dira (12 urtetik beherakoak debalde).

Partehartzera animatzen zaituztegu!!

Kontutan izan!!:

– Ekintza honetan parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea otsailaren 16a baino lehen erantsitako formularioa betez (Pentsatu ondo apuntatu orduko, erosketak daudelako tarteko. Bakarrik onartuko dira ezinbestekoak diren bajak).
– Haurrek guraso bat edo pertsona nagusi bat lagunduta joan behar dute.
– Ibilbidea aldapa gora da zati handi batean eta gogorra izan daiteke ume txikienentzat.
– Izan daiteke baldintza klimatologikoengatik edo beste arrazoiengatik txangoa bertan behera utzi beharra. Kasu horretan informatuak izango zarete.
– Edozein komunikazio edo jakinarazpenerako jar zaitezke gurekin harremanetan email honen bitartez: allendemenditaldea@gmail.com

Animatu familiak, ederto pasatuko dugu eta!

Jarraitu gaitzazu sare sozialetan